Irati Biosfera Erreserbatzat onartzen duen diplomen entrega burutu dute gaur

Gaur Ariben ekitaldi xume eta bilera baten bitartez Aezkoako eta Zaraitzuko Batzarreko lehendakariei Iratiko Oihana Biosfera erreserbatzat hartzen duen onarpena eman dio Trantsizio Ekologiko eta Erronka demografikoko ministeritzako eta Nafar Gobernuko delegazio batek.

Ekitaldi honen bidez, ofizialtzat ematen da uztailean aurreratu zutena, Iratiko Oihanaren hegoaldeko (Nafarroako zatia) Biosfera Erreserbatzat onartu duela UNESCOK. Lan honetan 2015ean hasi ziren bai Zaraitzu eta baita Aezkoako Batzarreak ere eta 2024. urtean erdietsi zuten izendapen berria.

Gaur egondako ekitaldian Aezkoa Batzarreko lehendakaria den Karlos Bueno, Zaraitzuko Batzarreko lehendakaria den Gustavo Goiena, Parke Nazionaletako zuzendaria den Javier Pantoja, Biosfera erreserben erlazio internazionaletako areako nagusia den Francisco Jose Cantos , Biosfera erreserben zerbitzu-burua den Nacho Achucarro eta Nafar Gobernuko Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendaria den Enrique Eraso izan dira parte-hartzen

 

 

Iruzkindu