Andrezaharren subjektua hizketagai izan dute Agoitz eta Aurizberriko Literatur Solasaldietan

Mikel Albisu Mikel Antzak dinamizatutako irakurle talde edota literatur solasaldietan Mariluz Estebanen Andrezaharraren Manifestua liburua izan dute hizketagaia. Mikelek gaur aipatu digun bezala Mariluzek beste hainbat emakumerekin batera bere zahartzearen inguruko hausnarketak plazaratu zituen 2017aren bueltan sortutako liburu honetan. Bertan ezohiko olerkiak, pasarteak eta abar topa daitezke bukaeran manifestua bera irakur daitekenean. Mikelek ere beste […]

Zaraitzuko eta Erronkariko irakurle taldeen errepasoa burutu dugu Josu Jimenezekin

Martxoan iragan ziren bi irakurle talde hauen saioak eta gaur izan dugu gurean saio horien errepasoa egiten bertako dinamizatzailea den Josu Jimenez Maia.  Erronkariko bilgioan Virginia Woolf idazle entzutetsuaren Dalloway Andrea izan zuten hizketagaia, zeina mami nahiko utzi zuen ostera izandako solasaldirako. Ondoren, hamar egun berantago Zaraitzuko taldearen hitzordua izan zen, bertan Garazi Arrula idazle […]

Martxo euritsuari errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Atzean utzi berri dugu martxoa, nahiko euritsua izan dela aurreko hilabeteekin alderatuta hala adierazi baitigu David de Andresek. Atzera-begirada horren ostean eguraldi iragarpenera pasa gara eta bertan eman digu aste hasierako eguraldiaren berri.        David de Andres Irati irratian

Hitzen artekoak biltzen dituen lanak barnebildutako olerki liburua aurkeztuko du Socorro Latasak Agoitzen

“Entre Palabras” du izenburu Socorro Latasa idazlearen lan berria. Bihar etxean aurkeztuko du bere azken lan hau, olerki liburua dena, bere hausnarketa poetikoen bildumatzat har litekeena. Gauza askotan hartzen du Socorrok bere sormenerako gasolina eta hala erakutsi izan du bere ibilbide guztian zehar. Aurkezpena aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu du gaurko saioan.     […]

Aurkeztu dute Auñamendi eskualdeko Euskaraldiko hamaikakoa

Bi astetan behin izan ohi dugu Idoia Zabaltza euskara teknikariaren kolaborazioa. Gaurko honetan maiatzean izanen den Euskaraldia izan dugu hizketagaia, asteburuan aurkeztu baita jendaurrean bideo baten bitartez Euskaraldia hauspotuko duten lagunen hamaikakoa. Hauxe da Euskaraldian Auñamendiko hamaikakoa: E – Irkus Robles Arangiz margolariaU – Ibai Azanza Burusko txirrindulariaS – Maddi Barber Gutierrez zinemagileaK – Izaskun […]

Etxebizitza eskubideari emanen diote garrantzia REAS Nafarroak antolatutako Ekonomia Solidarioaren jardunaldiek

Ekonomia sozial eta solidarioaren baitan kokatzen diren proiektuen saretzea bilatzen duen erakundea dugu REAS. Urtero, Ekonomia Solidarioaren jardunaldiak egin ohi ditu, gizarte kapitalistak ezarritako arazo zein erronkei nola kolektiboki eman diezaiokegun erantzuna hausnartzeko. Aurtengoak Etxebizitza eskubidea izanen dute protagonista eta lehen egunean diagnostiko sakon bat egin ostean erantzunak egikaritzen hasiko dira, beste leku batzuetako esperientzien […]

Ekimenez beteta hasiko da udaberria Aurizberriko Liburutegian

Udaberrian loreak eta zuhaitzak loratzen diren bezala, liburutegian ekitaldiak ere loratzen dira, Aurizberriko Liburutegian hala izan ohi da behintzat. Gaurko kolaborazioan Mari Mar Agos liburuzainak datozen asteetan izanen diren ekitaldien berri eman digu eta a zer nolako jarduna. Martxoak 28- Panorama liburuaren aurkezpena (Gonzalo Santoma)Apirilak 1- Euskerazko Literatur solasaldiak Andrezaharraren manifestua liburua ardatzApirilak 2,3- Adimen […]

Artemisia Gentileschi protagonista duen komedia izanen da igandean Agoitzen

Maestras ekoizpen konpainiak taularatuko du “Una mera curiosidad” antzezlana igandean Agoitzen. Barrokoan existitu zen margolari hau gure egunetara ekarriko dute, bere izenarekin garaian entzutetsua izan zen emakume bat izan zelarik eta gaur egungo egoerarekin alderaketak eginen dituzte. Komedia puntua duen arren, lan honek pentsatu-arazi eginen digu, historian zehar eta baita gaur egun ere emakumeek bizi […]