Bortuetako euskalkien foroa elkartuko da igandean Ariben
Pirinioko mahaitik sustatutako ekinbidea martxan jarriko da igande honetan Ariben. GuPirinioa taldekoek lagunduta Euskara lantaldeak martxan jarriko dute Bortuetako Euskalkien Foroa. Hausnarketa saio honetan 30 bat lagunek eman dute izena eta euskalkien egoeraz eta etorkizunaz arituko dira. Honetaz, gaurkoan GuPirinioako Ainhoa Elizalderekin hitz egin dugu. Ainhoa Elizalde Irati irratian