Gobernuak Interneteko zentsura bere esku nahi du
Iker Bizkarguenaga GARA egunkariko kazetariak Interneten Pedro Sanchezen gobernu probisionalak hartu berri dituen erabakiak izan ditu hizpide. Iker Bizkarguenaga Irati irratian
Iker Bizkarguenaga GARA egunkariko kazetariak Interneten Pedro Sanchezen gobernu probisionalak hartu berri dituen erabakiak izan ditu hizpide. Iker Bizkarguenaga Irati irratian
Eduki asko batu ditugu gaurko saioan. Atzo Irun eta Hendaia artean Euskal tsunamiak burutako autopista mozketaren inguruko albisteekin hasi, Boliviaraino joan gara. Leitzako Karrape irratitik albisteak ekarri dizkigu Unai Zabaletak eta ondoren Jose Ignacio Ubauren bisita medikua izan dugu, oporretatik itzuli ostean. Ariketa fisikoa egitearen onurak aipatu dizkigu berak. Bolivia eta Hego Ameriketako egoeraOtsagabiko Eneko […]
Oporretatik bueltan etorri da gaur irratira Jose Ignacio Ubau gure medikua; balnearioak eta atseden etxeak izan ditu hizpide hasieran. Kirol apur bat, edo ariketa fisikoak bederen egitearen garrantziaz mintzatu da gero. Stressa gainditu, osasuntsu eta zoriontsuago bizitzeko zenbait aholku luzatu dizkigu Ubauk. Osasuntsu bizitzeko aholkuak Irati irratian
Irati irratia Arrosa irrati sareko kidea ere bada, eta Euskal Herriko beste irrati batzuetako edukiak entzuten dira gurean egunero. Gaurkoan Zebrabidea saioan Jule Goikoetxea politilogoak hauteskundeen inguruan egindako analisia entzun dugu saioan besteak beste. Aralar irratitik Martin Juanenak bertako berri eman digu eta Katalunian Tsunami Democratic herri mugimenduak Jonquerako mugan egindako ekintza eta mobilizazioa jarraitu […]
Azaroaren 10eko hauteskundeak aztertu ditugu, herriz herri, Pirinio osoan. Auritzen Unai Irigarairen iritzia jaso dugu, eta Joseba Martinezek ere igorri digu Erroibarreko balorazioa. Euskalerria irratiko Lohitzune Amatriak aukera eman digu Nafarroako emaitzak aztertzeko eta bigarren orduan PSNko Ainhoa Unzu erronkariarrarekin mintzatu gara. EH Bilduk Madrilen izango duen ordezkaria, Bel Pozueta ere Irati irratian mintzatu da, […]
Lehen elurtea Auñamendietan, gure ibarretan. Zuri zuri esnatu gara gaur. Eta elurrak, polita izan arren arazoak ere sortzen ditu bazterretan. Aziendak bildu behar, mendietako kabalak, errepide bazterretan arazoak, zuhaitz eroriak…. eta beste. Argazkiak igorri dizkigute entzuleek, ibar ezberdinetakoak. Mila esker guztioi. Elurra pirinioetan, irratsaio berezia
Mamitsua eta berezia izan da gaurko saioa. Nekane Miñorekin Aurizberriko eskolaren historiaren berri jakin dugu. Gero Poesia de Emergencia delako proiektua ezagutu dugu, telefono bidez poema bat entzun ostean. Iruñeko udalean twitter kontuaren inguruan izandako afera ezagutu dugu. Administrazioan euskarak egun dituen trabak ekarri dizkigu gogora Idoia Zabaltzak. Izenburua: Azaroaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]
120 urteko historia du Aurizberriko eskolak, eta larunbat honetan gogoratuko dute liburutegian eginen den hitzaldi solasaldian. Urte luzez bertako irakasle izandako Nekane Miñok kontatu dizkigu Irati irratian. Aurizberriko eskola gogoratzen
Anauzeko Miren Harinordoki laborariarekin Lurrama azokari buruz aritu gara Irati irratian. Asteburu honetan burutuko da laborantza herriko eta iraunkorraren azoka Miarritzen, klimaren kezka buruan dutela eta Nafarroa herrialde gonbidatu moduan.Leitzako Karrape irratitik bertako albisteak kontatu dizkigu Unai Zabaletak. Izenburua: Azaroaren 6ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Miren Harinordoki laborariarekin mintzatu gara Lurrama laborantza iraunkorraren inguruko azokari buruz. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen du Lurrama Miarritzen eta Nafarroa izanen da herrialde gonbidatua aurtengoan. Miren Harinordoki | Lurrama