Bidaia Irati ibaian zehar emakumeen lorratzen bila
Duela gutxi izan zen gurean Karekin Kulturako Kati Leatxe Ritual egitasmoaren inguruan solasean eta ez da geldirik geratu, beste proiektu berri bat baitakarkigu eskuartean. Irati ibaia ardatz hartuta emakumeen lorratzei segika “bitakora” koaderno bat egiten dabil hainbat lagunekin batera. Ilustratzaileak, historialariak, antropologoak,… jende asko bidelagun duela eraikitzen dabil proiektua zeina espero da abenduan argia ikustea. […]