Asteko eguraldi tropikala eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste hasieran eguraldi tropikalarekin amaitu dugu, asteazkenean eguraldi goxoegia baitzen urria izateko David de Andres lagunak aipatu bezala. Eguraldi honek ere prezipitazioak ekarri dizkigu 10 eta 20 litro bitartekoak. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpena.      David de Andres Irati irratian

Asteburu lasaia eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andres ( @Noainmeteo ) lagunaren eskutik

Inguruaz gozatzeko parada eman digu asteburuan izandako eguraldiak, amaieran euria egin duen arren. Honen errepasoa egin dugu David de Andres lagunarekin. Horren ostean aste hasierarako zein eguraldi izan dugun komentatu digu.        David de Andres Irati irratian

Alice deituriko DANA eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Udazkena helduta meteorologikoki arriskutsua bilakatzen da Mediterraneo aldeko zonaldeak. DANAK geroz eta ohikoago bilakatu dira eta oraingoan izenpetzen hasi dira, Alice izanik lehendabizikoa. Aste honen hasieran ikusi ditugu Tarragona eta Ibiza aldeko irudiak eta horiek berak landu ditugu David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati […]

Asteburuko euriak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburuak euri mardulak utzi badizkigu ere ez da aurreikusten zirenak izan David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Hala ere zenbait herritan ordu gutxitan 50 litro inguru batu ziren Itzaltzu izanik litro gehien batu zituena 68 litro jaso baitziren. Horren ondotik aste hasierako iragarpenarekin joan gara.        David de Andres Irati irratian