Egun On, Auñamendi! Asteko bergogoratzeak eta Edurne Bidadorren Pirinioko Soinu Banda

Saio honetan aste honetako hitzorduak bergogoratu ditugu, Marrazki Lehiaketa, Mankomunitateko Errezetarioa, Pirinioko Taupadak, Aezkoako Astean Behin, Adinekoengandik ikasiz dinamika…. Bukatzeko, hirugarren Pirinioko Soinu bandarik deskargatuena ekarri dugu Edurne Bidadorrena alegia Izenburua: Maiatzaren 11ko saioa Iraupena: 3 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Gure adinekoengandik ikasiz dinamika ezagutu dugu

Horretarako, AEIOZu elkarteko Edurne Almirantearena izan dugu gurean. Dinamika hau, gure zonaldeko edadeko pertsonen garaiko istorio, kantu edota pasarteak jasotzea du helburu. Formatu ezberdinetan egin daiteke, bideoz, audioz edota idatziz. Laguntza behar izanez gero bolondres sareak edota Auñamendik Gizarte zerbitzuen mankomunitatearen bitartez egin liteke. Ondoren, jasotako ekarpenak, gureamatxi.wordpress.com helbidean jartzen joango dira. Ekarpenak maiatzaren 12ra […]

Egun On, Auñamendi! Pirinioko Taupadak, Gure adinekoengandik ikasiz dinamika eta Aralar irratia.

Gaur Erroibarrera jo dugu lehendabizi, Pirinioan Lan eta Bizin jarduten duen Aitziber Larrearekin egotera, jakin nahi genuen eta zer gertatu behar zen Pirinioko Taupadak egitasmoarekin. Ondoren, AeioZu elkarteko Edurne Almirantearena izan dugu, ” Gure adinekoengandik ikasiz” dinamikaz solasten. Bukatzeko, Larraun aldera hartu dugu bidea Martin Juanenaren kronika jasotzeko. Izenburua: Maiatzaren 5eko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]