Haize erroten makroproiektuari helegiteak jartzera deia

Abuztuaren 9an aurkeztu edo agertu zen 3 haize-errota parkeen proiektua. Horietarik bat, 2. zehazki Esteribar eta Erroibar arteko Measkoitze parajean kokatuko litzateke. Honen inguruan informazio falta itzela zela arduratuta eta holako proiektu batek zonaldeari ekar liezaiokeen inpaktuaren beldur Haize Moreak eta Erroibarko EH Bilduk lanean hasi ziren. Jendearengan informazioa eskuragarri uztea eta jendea kontzientziatzea zuen […]

Sugeen balioa aldarrikatu nahi duen proiektua da Sugebizi

Hori ondoriozta genezake Ane Fernandez Aranzadi Zientzia elkarteko lagunarekin izandako elkarrizketaz. Ostiralean amaituko da proiektua, nazioarteko sugeen eguna baita, eta 160 lagunek hartu dute parte sugeen argazki eta kokapenak bidaltzen, hauen inguruko ezaguera zabalduz. Euskal Herrian diren 11espezietatik 10en argazkiak lortu dira ez da marka makala. Hemen duzue Sugebizi proiektua Twitterren   Ane Fernandez Irati […]

Egun On, Auñamendi! Sugebizi proiektua eta Karrape irratia

Ostiralean amaituko da Sugebizi proiektua, Aranzadi Zientzia elkarteko Herpeteologia sailak aurrera eraman duena. Honen inguruan Ane Fernandezekin izan gara solasean. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Uztailaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mendia eta musika bat eginik Urmugan

Uztailaren 13an hasi eta 31a arte mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du Euskal Herria Urmuga jaialdia. Mendia eta Musika bateratu nahi dituen jaialdi ibiltaria dugu eta gurean zenbait egunetan izanen dugu. Iaz egin bezala aurten Miguel Zeberiorekin egoteko parada hartu dugu aurtengo edizioa errepasatzeko asmoz. Informazioa eta sarrerak Urmuga webgunean     Miguel Zeberio Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskalerria irratia eta naturaren bioaniztasuna Naiz irratian

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat izan dugu Unai Pascualeri eginikoa bioaniztasuna eta honen etorkizunaz mintzatzen dena. Izenburua: Ekainaren 21eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Baztango Udako Eskola Ekosoziala ezagutzen Gorka Laurnaga lagunaren bitartez

Natura eta gizartearen erlazioa arduratuta batzen hasi ziren lagun talde bat Baztan aldean. Horrek zenbait hitzaldi eta tailer ateratzea eragin zuen. Halako batean formakuntza saio beteago bat egitea bururatu zitzaien eta baita egin ere. Mundu mailako egoeraz jabetuta Euskal Herrian dauden hainbat egitasmo ezagututa zer nolako bidea har liteke eztabaidatu eta ekiteko asmoz. Formakuntza saio […]

Garapen jasanezinari aurre egiteko Haize Berriak

Aerosorgailu ugaritze jasanezinaren kontrako mugimendu bezala hainbat plataforma sortu ziren bailara ezberdinetan. Plataforma guzti horiek Haize Berriak plataforma sortu eta hainbat mendi martxa antolatu dituzte maiatza ekaina bitartean. Honen inguruan solasteko gaurkoan Haize Berriak dinamikako Fermin Ilarregi izan dugu gurean. Fermin Ilarregi Irati irratian

Euskara eta naturarekiko atxikimendua ikertu dute Dylan Inglisek eta Unai Pascualek

Zaraitzun, Aezkoan, Garazin eta Irati inguruetan egindako ikerketa bat plazaratu dute Dylan Inglisek eta Unai Pascualek People and Nature aldizkarian. Bertan, hizkuntza eta naturarekiko erlazioa ikertzen du euren lanak eta aitzindaria izan daitekeen ikerlana dugu. Honen inguruan solasteko Dylan Inglis laguna izan dugu gurean ikerlanaren nondik norakoak azaltzen. Unai Pascualeri Elhuyar aldizkarian egindako elkarrizketa People […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratiak eta Natura eta hizkuntza ikerketa

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Gaur erabateko garrantzia izan du bere kronikan Aroztegia proiektuaren inguruko azken berriek. Gero, Euskalerria irratira egin dugu salto Haritz Paskualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Dylan Inglis izan dugu, Natura eta Hizkuntza(Euskara) aztertzen duen Unai Pascualekin egindako ikerlana aurkezten, zeina People […]

Aroztegia, bertako herritarren babesik ez duen proiektua

Urte luzez dabil bueltaka Aroztegia proiektua. Baztanen jauregiaren baitan egin beharreko hotelarekin hasi baina orain hirigintza basatidun proiektua bilakatu da. 2015ean Baztanen erreferenduma egin zuten ea holako proiektu bat nahi ote zuten eta galdeketa horretan 10etik 9k ezezko borobila eman zioten, hala ere Nafar Gobernuak herritarren nahiari muzin egin eta proiektua inposatu egin zuen. Hau […]