Zer nolako plazerra izan ohi da Artzibarretik etortzen zaizkigun planei kasu egin eta proiektu zein artista handiak ezagutzea. Gaur gure uhinetara Cesar Asiain Erro trobadorea gonbidatu egin dugu, larunbatean kontzertua eskainiko baitu Artziko jauregian. Cesar ez dauka musikaritzat bere burua baina esan genezake musika bere ihesbidea izan ohi dela. Bere kabuz kitarra jotzen ikasi badu ere eskarmentu handiko artista dugu, tokiz toki bere istorioak musikaren bidez kontatzen dabilen trobadorea. Larunbata honetan Trobatik paseo bat egiteko gonbidapena luzatu digu, emozioei bide eman eta uneaz gozatzeko ere, ziur gaude bertaratutakoekin konektatzea lortu eginen duela.
Kontzertua larunbatean izanen da arratsaldeko 18:00etan Artziko Jauregian.
Cesar Asiain Irati Irratian
