Festa txikiak Auritzen

Auritzeko festa txikiak abenduaren 5ean hasiko dira. Egun honetako lehenengo hitzordua Auritzeko III.txapelketaren azken fasea da, 19:00etan 3. eta 4. sailkapenerako partidua jokatuko da eta ondoren, 20:00etan, final handia ospatuko da. La Borda hotelean txapelketako afariarekin jarraituko dugu eta Biltoki 70n gaupasa izango dugu.

Abenduaren 6an, San Nikolas  eguna ospatuko da Loizu Hotelean herri-bazkariarekin, ondoren, dantzaldia egongo da.

Hurrengo egunean, abenduak 7, Auritzeko Kultur Etxean Ochoa de Ozarenaren “Pura Vida” proiektatuko da 19:00etan. Filmaren aurkezpena, proiekzioa eta ondoko elkarrizketa Pablo Iraburu zuzendariaren eta Erroko Itziar Garcia ekoizlearen eskutik izango ditugu.

Iruzkindu