Josefina Lamberto, argidun loretxo kementsua

Josefina Lamberto, frankistek eraildako Maravillas Lambertoren ahizpa dugu. Josefina betidanik emakume borrokalaria eta kementsua izan da, batez ere oroimen historikoaren alorrean. Bizitza osoan bere ahizparen istorioa zabaltzen egon den laguna dugu eta hainbat ekinbidetan parte hartutakoa ere. Horrelako pertsonai bai dokumental bat behar zuela ohartu ziren Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek, aurreko dokumental baterako elkarrizketa bat egin eta gero. Bizitza emankorra, indartsua eta lehen pertsonan kontatzeko modukoa. Hori saiatu dira Florecia dokumentalarekin, gaur bertan arratsaldeko 19:00tan Agoitzen izanen duguna ikusgai. Dokumentalaz eta Josefinaz Juan Luis Napal lagunarekin izan gara gaurkoan.

Argazkia naiz.eus -etik hartuta

Juan Luis Napal Irati irratian.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu