Gure paisaiei soinua jarri diete Irati Orreagako lagunek

Irati Orreaga elkarteko lagunak beti dabiltza kontu berriak asmatzen eta gure zonaldea erakargarriagoa egiten. Bide honetan iniziatiba berri bat jarri dute abian, Soinudun paisaien ekimena alegia. Sorogain, Artziko Maria Deuna baseliza, Luzaide, Azpegi eta Orotz Betelun oinarria duten 5 istorioen podkasta jarri dute martxan. Toki hauetan Podkast horietara sartzeko QR bana jarri dute eta Soinudun Paisaien azalpenerako Toti Martinez de Lezearen kolaborazioa izan dute.

Paisai hauetan Aurre-historia, Erromatar garaiak, Donejakuen bidea, Antzinako lanak eta Kontrabandoa izanen litzateke lantzen diren gaiak. Honetaz solasteko Maricruz Nekazal Turismoko eta Irati Orreaga elkarteko kide den Luismi Montoya izan dugu gurean.

Soinudun paisaiak entzuteko: Soinudun Paisaiak


Irati Orreagako webguneaan izanen duzue informazio gehiago: Irati Orreaga

Luismi Montoya Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu