Zortzi hilabete eman dituzte jadanik Loizuko Gizonaren gorpuzkietan zenbait ikerketa egiten. Horretan 30 bat lagunetako ekipo anitza bat dago lanean eta horren koordinazioan dugu Bianako Printzea Institutuko Jesus Garcia Gazolaz arkeologoa. 8 hilabete hauetan badira zenbait kontu aipagarri alde batetik, gizonaren adina 21 eta 23 urte bitartekoa zela ondorioztatu dute froga desberdinek, baita proiektil bat buruan sartuta hil zela duela 11700 urte.
Ikerketa datorren udararte iraunen duela gehitu digu gaurkoan Jesusek eta baita elikadurari dagokionean haragia nabarmena zela esan daitekeela ere.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.