Mugalur proiektuak muga inguruetan grabatutako podkasta aurkeztu zuen Kultur Olan

3 urte dira Mugalur Proiektua abiatu zenetik. Muga inguruko herritarren batzea eta honen inguruko hausnarketa guneak sortzea izan da bere helburua, betiere ez-ohiko erremintak erabiliz. Ohikoa izan da sormen lanak ikustea bilkura guztietan eta aurten sorkuntza berri bat aurkeztera etorri ziren igandean Orbaizetako Kultur Olara. 
Bertan iazko hiru topaguneetan (Irun-Hendaia, Bereko Benta, Sorogain) audioz grabatutako kontuekin 42 minutuko podkast bat ondu dute, toki desberdinetako burutazio eta hausnarketekin.
Aurkezpena aitzaki Mugalur proiektuko kidea den Elena Casiriain elkarrizketatu genuen eta berarekin batera sakondu ahal izan genuen proiektuak emandakoaz.

 

Informazio gehiago : Mugalur webgunea

 Elena Casiriain Irati Irratian

Iruzkindu