Gure osasuna eta gorputza mugiarazten ibili ohi da gure hurrengo gonbidatua. Aritz Carballo Ernaga dugu Auñamendi eskualdeko Kirol kudeatzailea zeina Auñamendin dauden ikastaro eta kirol eskaintzak kudeatzen dituen. Iaz 21 aktibitate izan ziren eta osotara 250 lagun ibili ziren kirola edota sorkuntzak egiten. Aurten eskaintza igo egin da 27 aktibitate baitaude martxan eta horietan 290 pertsona daude inskribaturik. Bere lantaldera ere batu dira bi begirale berri toki guztietara iristeko asmoz. Izen ematea irailean izan bazen ere oraindik bada aukera izena emateko eta horregatik izan dugu gaur gurean.
Plaza libreak dituzten ikastaroak:
– Vinyasa Yoga Aribe – Gorputz berrantolaketa Auritz
-Yoga Aribe – Gorputz berrantolaketa Garralda
-Yoga Aurizberri – Gorputz berrantolaketa Mezkiritz
-Yoga Bizkarreta – Bizkar osasuntsua Orbaizeta
-Yoga Luzaide – TRX Aurizberri
-Pilates Auritz – TRX Luzaide
-Pilates Artzibar – Joskintza
-Pilates Bizkarreta – Harri zizelkatzea
– Moogie-Cross – Ipar Martxa
Izen emateko idatzi mezua 623 28 90 63
Aritz Carballo Ernaga Irati Irratian