Larunbat honetan Bortuetako Euskalkien Foroak zita bat dauka Erronkarin

Erronkariko eskola zaharrean izanen da larunbat goizean hitzordua, goizeko 11etan, bertan bilduko dira azken urte erdian eginikoak errepasatzeko eta Pirinioetako euskalkien inguruan egin beharreko lehen pausuak zeintzuk diren eztabaidatzeko. Gaurkoan, Gupirinioa taldeko eta Euskara alorreko dinamizatzailea den Ainhoa Elizalde izan dugu gurean azken berriak ematen Bortuetako Euskalkien Foroaren inguruan.

 

Ainhoa Elizalde Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu