Etorkizuneko Aezkoaren inguruko hausnarketa prozesua abian

Etorkizunean zer nolako Aezkoa nahi den marrazteko parte hartze prozesua abiaraziko dute larunbat honetan eginen den aurkezpenean. Prozesuari Aezkoa Herria deitu diote eta herritar ororekin egin nahi duten bidea izanik, udan zehar hainbat hitzordu izanen dira herriz herri parte hartu ahal izateko. Honetaz solasean Aezkoako Batzarreko kidea den Izaskun Zabaltza, Cederna Garalurreko Vanesa Pau eta Artelan kooperatibako Oihana Lorea izan ditugu gaurkoan.

PROZESUAREN AURKEZPENA: UZTAILAK 23 LARUNBATA 13:00 ETAN AEZKOAKO ETXEAN

 

Izaskun, Vanesa eta Oihana Irati Irratian:

 

Iruzkindu