2024ko aurrekontuak landu eta eztabaidatzeko Batzarre deialdia gaur Aezkoan

Urtero egiten da aurrekontuen inguruko Batzarrea Aezkoan eta aurten urtarrilaren 18an egitea egokitu da. 2023. urteko diru-sarrerak eta gastuetatik abiatuta eta etorkizuneko erronkei eusteko aurrekontu batzuk ondu dituzte Aezkoako Batzarreko Juntak. Osotara 1.430.000 € jarriko dituzte mahai-gainean hainbat proiektuei aurre-egiteko. Baso-lana, Kultur Ola, turismo alorreko proiektuak,… garrantzi handiko proiektuak eginen dira baita Aezkoa 2030 ekimenarekin […]

Aezkoak eta Garazik bazka hitzarmena sinatuko dute Bortuaren Egunean

Bortuaren eguna iparraldeko ikastolek antolatzen zuten festa bat bezala hasi zen baina gerora Burubeltza elkarteak festa Irati Lau Ibarrak elkargoaren mesedetan jarri zuen. Hala adierazi digu Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenok eta nabarmendu zer nolako anaitze/ahizpatze festa den gaur egun Garazi eta Aezkoaren artean. Tartean, Garaziko eta Aezkoako agintariek bazkaren erabilera baimentzeko hitzarmena sinatzen […]

Iaz abiatutako artelanari segida emateko lan-talde irekia abian aetzendako elkargunea helburu

Iaz ekin zioten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailea burutzeari. Prozesuak harrera bikaina izan zuen eta bertatik ideiak jaso, landu eta egutegiaren baitan kokatzera eraman die Aezkoako Batzarreko kideei. Lan honetan prozesuan parte hartu zuten zenbait lagunen laguntza izan dute eta ireki nahi dute are gehio artelan erraldoi bat garatzeko, bertako lehen ideia garatzeko, jenerazio arteko disziplina […]

Etorkizuneko Aezkoaren inguruko hausnarketa prozesua abian

Etorkizunean zer nolako Aezkoa nahi den marrazteko parte hartze prozesua abiaraziko dute larunbat honetan eginen den aurkezpenean. Prozesuari Aezkoa Herria deitu diote eta herritar ororekin egin nahi duten bidea izanik, udan zehar hainbat hitzordu izanen dira herriz herri parte hartu ahal izateko. Honetaz solasean Aezkoako Batzarreko kidea den Izaskun Zabaltza, Cederna Garalurreko Vanesa Pau eta […]

Aezkoako Batzarrerako bozak igandean, EH Bildu Aezkoako kideekin solasaldia

Igandean izanen dira hauteskundeak ibarreko juntarako. Hautagaitza bakarra aurkeztu da, eraberritua eta programa parte-hartzaile batekin. Hau guztiaz solasteko Aezkoako EHBilduko hautagaitzako Leire, Gonzalo eta Karlosekin egon gara hitz egiten. Datorren legealdirako gardentasuna, lana tokiko garapena eta parte hartzea izango dute irizpide eta helburu. Beste hautagaitza bat egotea nahiko lukete lehia horrek aberasten baitu baina ez […]

Aezkoako batzarreko laburpena 18-02-12

Gaurko saioan Karlos Bueno izan dugu Aezkoako Batzarreko lehendakaria aurreko astelehenean izandako Batzarrean hitz egindakoa eta onartutakoa errepasatu dugu. Luze joan zen 11 puntu baziren baina denak landu ahal izan ziren. Hemendik aurrera elkarlanean jarraituko dugu Batzarrean adostutakoak irratian azaltzen. Mila esker Aezkoako Batzarreari! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]