Egun On, Auñamendi! Komunitate energetikoak, Artelan eta Goiargi Energia kooperatiba

Gaurko saioan Energia eta Komunitate Energetikoak izan ditugu hizpide. Horretarako Oihana Lorea Artelan taldeko soziologoarekin izandako elkarrizketa berreskuratu dugu, Komunitate Energetikoen inguruko nondik norakoak berreskuratzeko. Ondoren, Amaia Legaz izan dugu Goiargi energia kooperatibaren sorrera azaltzen. Izenburua: Apirilaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Artelan: Komunitatea eraikitzen laguntzeko erreminta

Gaurkoan Komunitate enegertikoak izan ditugu hizketagai Artelan-eko kidea den Oihana Lorearekin. Hori ez ezik parte-hartzea hitz larritan eta batez ere komunitatea dira bere jardunaren helburu eta tresna. Urtebete darama Oihana Artelan egitasmoari lotuta lanean baina urte bizi eta emankorra izan da.  Ostegun honetan hitzaldi informatibo bat izanen da Ariben arratsaldeko 17:30etan udaletako teknikoendako eta 19:00 […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Garraldako Energia efizientzia eta parte-hartzearen inguruko hitzaldia

Saio honetan Aralar irratira jo dugu. Bertan Ibon eta Sugoi izan ditugu Larraun -Lekunberriko berriak pasatzen. Beren azken astea izanen denez agurtu egin ditugu eta etorkizunean berriz ere gurean espero ditugula aipatu diegu. Bukatzeko, energia efizientzia eta herritarren parte-hartzeaz aritutako larunbateko hitzaldiaren bi ahots ekarri ditugu, Martin Ibarra eta Oihana Lorearenak, Trantsizio Energetikorako zuzendaria lehena […]