Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua erakutsi digu Arantxa Iriartek

Ondare kulturala berreskuratzeko elkarlanezko proiektua dugu Elkartzen gaituzten abesti zaharrak hau. Nafar Gobernuak lagunduta Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek jarri zuten martxan. Jada berreskuratze bidean ziren kantuak identifikatuta aukera ikusi zuten Erroibar eta Auritz amankomuneko proiektu batean batzeko. Alde batetik, Ingurutxoaren dantza berreskuratu dute eta honen ondotik bertako kantu zaharrak berreskuratzera pasako dira. Trasmisioa ere errotu nahiko lukete eta hortarako Maria Almirantearenak musikatu ditu berreskuratutako kantu zahar horiek eta zonaldeko haurrei irakatsi. Proiektu eder honen inguruan Garaitzeko Asi Elarteko kidea den Arantxa Iriarterekin izan gara gaurkoan.

 

 

 

 

Arantxa Iriarte Irati Irratian:

 

Iruzkindu