Iaz hasi zuten Zokoa antolatzen eta igandekoa 3.edizioa izanen da. Hasiera batean urtaro bakoitzean bat egiteko ideia zegoen arren, urtean behin egitea adostu dute Zokoaren lantaldekoek. Agoitz, Aurre-pirinioa eta Pirinioaren elkargune eta bizi-berritzeko tresnatzat sortu zuten eta arrakasta izan du hasieratik 43 postu izanen ditugu azokan baina ez hori bakarrik, musika, kale-animazioa, tailerrak eta tonbola ez dira faltako. Hau aitzakitzat hartuta gaurkoan Carmen Cosinekin izan gara Agoitzeko Zokoaz solasean.
Carmen Cosin Irati Irratian:


