Auzperriko eta Agoitzeko irakurle taldeen errepasoa eta itzulitako lanaren azken berriak

Auzperri eta Agoitzeko euskarazko irakurle taldeen dinamizatzailea dugu Mikel Albisu Mikel Antza idazle auriztarra. Bere laguntzarekin errepasatu ditugu pasa den asteko irakurle taldeetan bizitakoak Eider Rodriguezen Eraikuntzarako Materialak eta Uxue Alberdiren Dendaostekoak eleberrien karietara. Ez hori bakarrik, jakin izan dugu Iraultza eta Bizi, hots, “Revolució i viure!” liburuaren katalanera itzulpena lortu duela espero zen finantziazioa eta abenduaren 3an aurkezpena eginen du Bartzelonako Modelo kultur gunean. Durangon izanen da ere azken lan hau aurkezten.

 

Hurrengo zitak urtarrilaren 22 eta 23an izanen dute irakurle taldeek Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografiarekin Auzperrin eta Agota Kristoffen Koaderno Handiarekin Agoitzen.

 

 

 

 

 

Mikel Antza Irati Irratian:

 

 

Iruzkindu