Euskarari bultzada ematera dator Sorioneku dinamika

Tuteran izandako Hordago ekimenen errautsetatik sortu izan da Sorioneku euskararen aldeko dinamika, euskara etorkizuneko hizkuntzatzat har dadin. Eragile sozial eta politiko gehiagoren babesaren eskean manifestu bat kaleratuarazi zuten pasa den asteburuan 20 bat euskaldun eta euskaltzaleek Iruñean. Honen inguruan solasteko horietako bat izan dugu gaur gurean, Ane Eslava alegia eta berak azaldu digu zertan datzan Sorioneku dinamika berria.

Manifestua ez ezik, ekainaren 10ean izanen den mobilizazio/festara gonbitea ere luzatu zuten, beraz gorde ezazue data.

 

 

  

Ane Eslava Irati Irratian:

MANIFESTUA-SORIONEKUAK_EUS

Iruzkindu