Asteburu honetan hasiko da Euskal Herriko Mus Txapelketa Ariben eta Aurizberrin jokatuko diren kanporaketekin.

Bueltan da Euskal Herrian hainbeste zale dituen karta jokoaren txapelketa, hots, Euskal Herriko Mus Txapelketa. Hiru kanporaketa ezberdin igaro beharko ditu Zornotzako finalean egongo dena. Asteburu honetan kanporaketak izanen ditugu, Ariben (Gaure txokoa,Larunbata 11 17:00) , Aurizberri (Baratze jatetxea,Igandea 12 10:30), AGoitzen eta Irunberrin. Horren ostean Nafarroako finala etorriko da eta gerora lehen aipatutako Zornotzako finala. Honen inguruan antolaketan dabilen Mitxel Irigarairekin solastu gara gaurkoan.

 

 

 

  

Mitxel Irigarai Irati Irratian:

Iruzkindu