Nerabezaroan burmuinan gertatzen diren aldaketei begira jarriko dira asteartean Garraldan

Gaur astearteko formakuntza deialdia aitzakitzat hartuta Mezkiritzeko nerabezaroan aditua den Miren Ciarekin izan gara horren inguruan solasean. Berak aipatu bezala nerabezaroan apurketa bat gertatzen da haurtzaroarekin eta horri aurre egitea ulertu gabe zaila suertatzen zaie hezitzaileei. Horretarako Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateaz lagunduta hitzaldi tailerra emanen du asteartean (martxoak 21) Garraldan. Izen ematea bi modutara eman daiteke hezitzailea@mssaunamendi.org helbidera emaila bidaliz edo 621 28 79 34 telefonora deituz.

 

 

 

  

Miren Cia Irati Irratian:

Iruzkindu