Arturo Espejoren kargu igotze bikoitza salatu dute senideek eta Mikel Zabalza Gogoan herri plataformak

Mikel Zabalzaren erailketaren kasua pisu handia eduki zuen Arturo Espejo Goardia Zibilaren kargu igoerak salatu dituzte familiak eta zenbait eragile eta entitateek. Kultur Olan emandako prentsaurrekoan Nafarroako Torturatuen Sareko Jorge Txokarrok, Mikel Zabalza Gogoan Herri plataformako kidea den Eneko Villegasek , Orbaitzetako alkatea den Sergio Mugicak eta Aezkoako lehendakaria den Karlos Buenok hartu dute hitza familiaren aurretik. Egoera salatu dute laurak eta gaineratu dute azken biek Aezkoan Arturo Espejo eta Mikel Zabalzaren heriotzarekin zerikusia duten Goardia Zibilak Persona Non Grata izendatzeko tramiteak abiaraziko dituztela.

Bukatzeko familiaren izenean Idoia Zabaltzak hartu du hitza zeinak adierazi duen duela 37 urte bezala horma baten aurrean ikusten dutela euren burua berri hau ikusita. Gogor salatu du Gobernuak egindakoak eta egia eta justiziaren gainetik torturaren bidea hartu izana leporatu die.

 

 

 

  

Prentsaurrekoa Irati Irratian:

Iruzkindu