Nafarroako Torturatuen sareak aurkezpena eginen du ostiralean Ariben

2019tik dabiltza saretuta lanean Nafarroako Torturatuak. Iaz egonkortu zuten sarea,  elkartea sortuz eta buru-belarri dabiltza torturaren aferaren tamaina ezagutzeko lanean. Euren ekimenaz abiatu du jada Nafar Gobernuak Torturaren inguruko ikerketa. 1000 kasutik gora identifikatuta dira jada baina denboran aurrera joan ahala gehiago izan daitezke. Sareak ostiralean aurkezpena burutuko du Aribeko Aezkoako Etxean eta hau guztiaz […]

Torturatuen aitortza, erreparazioa eta etorkizunean ez errepikatzeko bermea exijituko da larunbateko mobilizazioan

Azken alditik hona lan dexente egina dute Nafarroako Torturatuen Sareko kideak. Jada 800dik gora torturatuen testigantzak dituzte eta 1000 kasutik gora zentsoaren barnean. Tortura jasan dutenen zaintza ahalbidetzeko zenbait erreminta jarri dituzte abian eta jakin izan dugu Nafarroako Gobernuak bide eman diola torturak ikertzeko informea garatzeari. Lan guzti honi eta tortura jasan dutenei babesa emateko […]

Egun On, Auñamendi! Nafarroako Torturatuen Sarea eta Karrape irratia

Asteazken honetan Nafarroako Torturatuen Sareak eginiko agerraldia izan dugu hizketagai Jorge Txokarro Txibirekin. Ondoren, Karrape irratira egin dugu salto Unai Zabaletaren ahotik leitzaldeko kronika jasotzeko.   Izenburua: Otsailaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Elkartea sortu eta ekainaren 25erako mobilizaziora deitu du Nafarroako Torturatuen Sareak

Tortura kasuen datuen bilketa egiten dabiltza auzolanean. Banatutako 700 formularioetatik aparte 144 kasu berri atzeman dira jada eta gehiago espero dira. Euskal Memoriaren estimazioaren arabera 1000 kasuren bueltan egonen liratezke eta 80 udalerrietako lagunei eragingo ziezaiokeen estatuko indarrek eragindako abusuak. Larunbatean aurkeztu zuten jendaurrean elkartea eta hau guztiaz solastu gara Nafarroako Torturatuen Sareko kidea den […]

Egun On, Auñamendi! Nafarroako Torturatuen Sareak abiatutako kanpaina eta Karrape irratia

Tortura eta estatu bortizkeria jasan dutenen errolda burutzeko kanpaina abiarazi dute Nafarroako Torturatuen Sareak eta aprobetxatu dugu Jorge Txokarro Txibirekin honetaz solasteko. Bukatzeko, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Estatu bortizkeria eta torturak jasan dituzten pertsonen errolda abian

Pasa den larunbatean Nafarroako Torturatuen Sareak agerraldia burutu zuen Iruñeko Zabaldi gunean. Bertan Egiari Zor fundazioak lagun beraien hurrengo pausuen berri eman zuten. Torturaren eta estatu bortizkeriaren argazki erreal bat egiteko bidean lanean jarriko zirela aldarrikatu zuten. Gaur honen inguruan bertako kidea den Jorge Txokarro Txibirekin izan gara solasean.     Jorge Txokarro Irati irratian

Tortura iker dadin exijituko dute larunbatean

Gaur Nafarroako Torturatuen Sareko kide den Jorge Txokarro “Txibi” jaurrietarra izan dugu gurean. Larunbat honetan Baluartetik irtengo den manifestazioa dela eta izan gara berarekin baina ez hori bakarrik bere tortura testigantza jaso dugu gurean, oraindik ere pairatzen baititu torturen ondorena. Jorge Txokarro Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel?, Torturatuen sarea eta Errigora

Gaur TORTURA landu dugu hitz larrietan. Batetik, Miguel Angel LLamas Pitu izan dugu “Non dago Mikel?” dokumentalaren ingurukoak azaltzen. Bestetik, Nafarroako Torturatuen Sareko Jorge Txokarro “Txibi” Jaurrietarra izan dugu gurean larunbateko mobilizazioaz eta azken gertakariez solasean. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Errigoraren azken kanpaina aurkezten. Izenburua: Martxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa […]