Hazien aitzakipean landa eremuko kixoteak ezagutuko ditugu De quijotes y semillas filman

Santi Cordon Tuterako sukaldari protagonista zuen “Los ultimos de la Mejana” dokumentala sailkatu zuten Malagako Jaialdian proiektatzeko eta orduan Santik berak egindako Verdukleta hartu eta Malagarako bidea hartu zuen, herriz herri bakoitzean bertako jendearekin egonez eta haziak elkartrukatuz. Abentura honetan bidelagun izan zuen Patxi Uriz zuzendaria eta hau dena “De Quijotes y Semillas” filman bildu egin zuten, Malagako jaialdian bertan film honekin epai-mahaiaren eta baita publikoaren saria jaso zutelarik. Gaur honetaz solasean egon gara Patxi Urizekin.

Ostiral honetan izanen da emanaldia Filmoteka Nafarroan eta Auñamendi Zinema proiektuaren baitan arratsaldeko 19:00tan Auritzeko Kultur etxean, zeinetan Santi Cordon izanen den adierazpenak egiten.

 

Patxi Uriz Irati Irratian:

Filmaren trailerra

Iruzkindu