Asteburu intentsoa bizitu izan da Izaba aldean ADI-IKE-k antolatutako froga desberdinen ondorioz. Ostiralean gosea irekitzeko Ardibidepikua Bertikala froga abiatu zuten arratsaldeko 18:30tan. Izabatik irten eta Ardibidepikua mendira hartu zuten froga honen parte-hartzaileek.
Ekimen ugari izan dira asteburuan zehar kirolari lotuta, korrikalariaren feria, proiekzioak, musika, artisau feria,… eta horrek eman zion bide igandeari. 600 lagun zuten izena emanda Camille Extremerako zeina 30km-ko ibilbidea eta 2000 metroko desnibela duen froga den. Korrikalarietatik lehendabizikoak Iñigo Macias eta Lide Urrestarazu izan ziren helmugan. Honekin batera, hots, Camille Extremerakin batera Cannelle Trailari ere eman zitzaion hasiera.