Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Asteburua oro har lasaia izan den arren bada zer komentatu David de Andres lagunarekin eguraldiari dagokionez. Honen ostean beti bezala aste hasiera honetarako iragarpena eman digu.

Iragarpena:

Astelehena (Ekainak 26): Egun argitsua izanen da goi hodei batzuekin. Ipar haizea izanen da nagusi eta tenperaturaren jeitsiera nabarmena izanen da.
Asteartea (Ekainak 27):
Astelehenaren gisa bereko eguna, argitsua goi hodei zenbaitekin zeinetan tenperaturak ez du aldaketarik izanen aurreko egunarekin alderatuz. Haizerari dagokionez iparraldekoa izanen da nagusi. Goi menditan baliteke euri txikia egitea egunaren bigarren partean oso gutxi bada ere
Asteazkena (Ekainak 28):
EGun argitsua izanen da oraingoa ere eta tenperaturak gora eginen dute iparraldeko haizea mantendu arren.

 

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu