Juan Larreta Larrearen eta garaiko maisu eta maistren lana gogora dakarren liburua aurkeztuko dute larunbatean Izaban

1881ean jaio zen Juan Larreta Larrea Izaban 1909tik 1921era maisu izandakoa. Izabatik aldaketa eskatu behar izan zuen bertako jauntxoen presioa zela eta, horrek Errioxara eraman zuen bere familia bidelagun zuelarik. Trevijana herrian egokitu ziren 1936ko altxamendua iritsi arte, zeinetan atxilotu eta exekutatu zuten gorritzat hartuta. Bizitzan konpromiso handiko pertsona izan zen eta garaiko maisu eta maistren antzera asko lantzen zuten hezkuntza eta pedagogia, horrek ekarri zuen haiekiko errepresio bortitza. Ez hori bakarrik, bere familiak ere pairatu behar izan zuen hasieran frankismoaren errepresioa eta ondoren Juan Larretaren hutsuneak utzitako zauria generazio desberdinetara igaro da. Zauri horretan laguntzera dator bere iloba den Asun Larretaren “Juan Larreta Larrea El compromiso personal y familiar de un maestro represaliado 1881-1936-2023”. 20 urtez izan da ikertzen bere aitonaren kasua eta bertan agertutakkoak liburu baten baitan kokatu ditu.

 

 

  

Asun Larreta Irati Irratian:

Iruzkindu