Urteo jartzen da gurekin harremanetan eta nahiz eta Auritzeko feriarekin koinziditzen duen beti egin ohi diogu tartea Koldo Goienetxe Amaiurko abeltzainari, bera baita Amaiurko Azienda Feriaren antolatzaile. Artzai txakur lehiaketaren bueltan sortutako feria izanda orain zaldi, behi eta ardi erakusketak eta salerosketak biltzen ditu. Goiz goizetik arituko dira Amaiurren feria egunean lan hauetan.
Koldo Goienetxe Irati Irratian: