Larretik Elkartea sortu da, Nafarroako Pirinioetako abeltzainen sarea.

Gaur goizean Larretik elkartearen sorreraren berri eman da, Nafarroako Pirinioetan abeltzaintzanedo nekazaritzan aritzen diren pertsonen bilgune izan nahi duen elkartea. Elkarte honen helburuakolektibo horiei tresnak eskaintzea da, lehen sektorearen etorkizuna bermatu eta duintzeko, etahurbileko produktuaren zein kontsumo arduratsua sustatu eta kontzientziatzeko. Elkarte honetan,sare berri hau babesten duten toki-entitateetan lan egiten duten pertsonak ere badaude. Ez […]

Elikadura burujabetzaren alde eta eredu industrialen kontra mobilizatzera deitu dute 150 elkartetik gora larunbata honetan

Otsailean elekatu ginen azkenengoz Gotzone Sestorain Zabaleta nekazari eta elikadura burujabetzaren aldeko ekintzailearekin. Bertan elikadura eta nekazaritza zein abeltzaintza mota honen defentsan artikulatutako manifestuaren berri eman zigun eta jadanik 150 erakundetik goiti sinatu dute. Sinatu ez ezik ikusita lehen sektorearen egoera eta batez ere ekoizle ekologiko zein txikien egoera mobilizatzera deitu dute Nafar gizartea. Mobilizazioa […]

Lehen sektorean ezartzeko dauden laguntzak eta neurriak azaltzeko bilkura bihar Aribeko Aezkoako Etxean.

INTIAko Maria Ancin eta Ana Garcia etorriko zaizkigu Aribera lehen sektorean ezartzeko dauden betebehar eta laguntzak aurkeztera. Hainbat alorretan aldaketak daudenez tokian toki horrelako bilkurak egitea hobetsi dituzte eta Erriberrin egon ondotik gurera datoz azalpenak eman eta zalantzak argitzera. Hau aprobetxatuz beraiekin izan gara gaurkoan azaldu dezaten zein helburu dituen biharko bilkura horrek.   Informazio […]

Abuztuaren 15ean izanen dira berriz ere Amaiurko feriak

Urteo jartzen da gurekin harremanetan eta nahiz eta Auritzeko feriarekin koinziditzen duen beti egin ohi diogu tartea Koldo Goienetxe Amaiurko abeltzainari, bera baita Amaiurko Azienda Feriaren antolatzaile. Artzai txakur lehiaketaren bueltan sortutako feria izanda orain zaldi, behi eta ardi erakusketak eta salerosketak biltzen ditu. Goiz goizetik arituko dira Amaiurren feria egunean lan hauetan.   Koldo […]

Egun On, Auñamendi! Pirinioak txistuka eta lehen sektorearen egoera Naiz irratian

Gaurkoa saioa Pirinioak Txistuka egitasmoa berreskuratu dugu Euskal Herriko Txistularien elkarteko kidean den Arkaitz Ibarraren laguntzarekin. Ondoren, Naiz irratian EHNE sindikatuko Garikoitz Narzabalekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gurera lehen sektoreko egoeraz jabetzeko. Izenburua: Abuztuaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Bedratzi Taupadak jaia, Lehen sektorea balorean jartzen eta Erronkariko konexioa

Aurten ez da Aezkoako egunik izan baina Aezkoa Kultur Elkarteak herri desberdinetan ekimenak egin ditu udan zehar. Asteburu honetan Aezkoako Bedratzi Taupadak egitasmoaren azken festa ospatuko dute Garraldan. Honen inguruan bertako kidea den Beñat Barberenarekin elekatu gara. Ondoren, Cederna Garalurrek lehen sektorea balorean jartzeko eginiko lan saioak landu ditugu Nahikari Uriarteren laguntzaz. Bukatzeko, Erronkariko azken […]

Lehen sektorea balorean jartzeko tailerrak emanen ditu Cederna Garalurrek

Administrazio desberdinen ekarpenei erantzuteko antolatu dituzte lehen sektorea balorean jartzeko coaching ikastaroak. Ibarra desberdinetan eginen dituzte formakuntzak eta horren inguruan solasten Cederna Garalurreko Nahikari Uriarte izan dugu gurean. Kartela:   Nahikari Cederna Irati irratian

Otsoa Nafarroako ateetan

Asso Veralen izan zen pasa den astean Otsoak ardi bat akatu zuenekoa. Erronkariko bailararekin mugakidea den herria izanik gertu sentitzen dute bertako abeltzainek beste arrisku berri bat. Honi gehitu beharko litzaioke makroukuiluek, hartzek, pandemiak,.. eragindako galerak eta egoeraren inguruko hausnarketa egin dugu EHNEko kidea den Fermin Gorraiz lagunarekin. Erasoaren irudiak PIRINEWSen   Fermin Gorraiz Irati […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta Odola, lehen sektoreko kontabilitatea eta Iraultza eta Bizi liburua

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 56. istorioa kontatu digu, Manex eta Odola izenburua duena. Ondoren, Maxus Mutuberria izan dugu lehen sektoreko fiskalizazioa nola egin behar den azaltzen. Bukatzeko, Mikel Antza izan dugu Iraultza eta Bizi komiki liburua aurkezten Izenburua: Otsailaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko