Artozkiko herritarren Itoitzekiko mina agerian uzten duen gradu amaierako lana aurkeztu du Inge Diez Elizaldek

Antropologia ikasketak amaitzeko Grala aurkezterako garaian otu zitzaion artozkiar honi Itoitzek Artozki herria urpean hartu izanagatik sortutako ondorioak lantzea ikerketa lan baten bidez. Artozkiko herritarrekin jarri zen harremanetan Inge Diez Elizalde horretarako eta bertan ikusi ahal izan zuen 20 urte eta gero herritik bota izanagatik beraiengan mina jarraitzen zela. Berak 3 urte zituen Artozki eraitsi zutenean eta bata zein bertzearekin izandako solasaldiekin ezagutu izan du bere herria nolakoa zen, nahiz eta pertsona hauen dolu prozesua dela eta nabaria den herri bizitza hura idealizatuta duten.

Ingek aipatu bezala lana ez zen berez zuen zor bat kitatzeko baina bai balio izan diola zenbait tabu apurtzeko eta herriaz eta berarekiko malenkonia hori lantzeko.

Bukaeran ere hausnarketa bat utzi du nabarmendu baitu horrelako proiektuek sortarazten duten ondorioak eta kostu pertsonalak oso altuak direla eta etorkizunean espero du holakorik ez errepikatzea.

 

Inge Diez Elizalde Irratian:

 

Iruzkindu