XX. Raida antolatu dute Lumbier IIP institutuko ikasleek otsailaren 28rako

Nafarroako institutu desberdinetako ikasle taldeek hartuko dute parte otsailaren 28an Irunberrin antolatu duten XX. Raid-ean. Antolaketan Irunberriko Lumbier IIP institutuko ikasleak daude buru-belarri urtero lez eta aurtengo edizioan jada 5 lagunetako 16 talde izanen dituzte lehian. Korrika, Arrauna, Bizikleta, Orientazioa,… izanen dituzte froga moduan baita egunean bertan jakinaraziko dituzten froga berriak ere.

Honen inguruan bertan antolatzen dabiltzan Leti Martinez eta Andoni Jolis izan ditugu gaurkoan eta hau aurrera ateratzeko hainbat lagunen aportazioa ezinbestekotzat dutela komentatu digute. Inork nahiko balu esku bat bota esan digute jarri dadila haiekin harremanetan xxraidlumbier@gmail.com helbidean.

 

 

 

Leti Martinez eta Andoni Jolis Irati Irratian

Iruzkindu