Soinua eta musikari eskainitako erakusketa dakar Uholdeak 24 programa Agoitzera

Audiolab kultur elkartea da ekintza honen komisario lanak egiten dituena Xabier Erkiziaren eskuetan. Uharteko Arte Garaikideko Zentroak aurrera eramaten duen Uholdeak 24 programaren baitan etorri da Bat Bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak izenburua duen erakusketa. Ixila den soinu eta musikaren inguruko erakusketa bat izanik gonbidapena luzatzen digu ikusleoi partiturak eta begiratuta gure musika imajinatzera. Ekimena aprobetxatuz Audiolabeko kidea den eta erakusketako komisarioa den Xabier Erkiziarekin izan gara honen inguruan solasean.

Erakusketaz aparte bi ekimen barnebilduko ditu bata gaurkoa (maiatzak 3, 18:30) Elisa Artetaren “Partitura bat dantzatzea” performancea eta azken eguneko (maiatzak 25, 19:00) Ramon de Andres eta Xabier Erkiziaren “Airea idaztea” solasaldia.

 

 

Xabier Erkizia Irati Irratian

Iruzkindu