Udaberrian, landaredia lantzeko tailerrak ere loratu dira

Orain da garaia lore eta landareak egoera hoberenean ezagutu eta ikusteko, baita hauekin ere aintzinetik datorkigun jakinduria praktikan jartzeko, ukendu edota mota desberdinetako sendabideak egiteko.Turismo alorrean lan egin ez ezik (bertako natura ezagutarazten, sentsibilizazio kanpainak egiten…), honelako tailerrak ere egiten ditu Gentiana Pirineok eta gaurkoan bertako kidea den Silvia Erlantz Rodarekin izan gara. Erronkarin, Zaraitzun eta Erron(Bizkarretan) emanen ditu tailer hauek eta baton batean tokia dago.

 

 

 

 

Silvia Erlantz Roda Irati Irratian

Iruzkindu