Atzokoan 90 lagun batu ziren Jaurrietan Pirinioko Mahaiaren deialdiari men eginez. Bertan ongi etorriaren ostean Gustabo Goienak eman zuen legegintzald honetan gertatutakoaren errepasoa. Honen ondotik Unai Irigaraik Toki administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusiarekin izandako azken bilkuran gertatutakoa azaldu zuen, Leire Remirok puntualizazio batzuk emanez. Mesfidantza nagusi dela beraiengan azaldu zuten Nafar Gobernuarekiko eta urtebete galdu dela ere mahai-gaineratu zuten. Honen ondotik, hilabetero batuko direla zuzendaritzarekin da lortu den gauza bakarrenetarikoa. Errepaso luzeagoa egin dugu gaurko saioan.
Pirinioko Batzarraren laburpena Irati Irratian
Atzoko batzarraren txio-jarraipena: