2017an eman zioten hasiera Hormigoizko Muga deritzon oroimen proiektua ekiteari eta urte guzti hauetan zehar 30 bunker egokitu dituzte gazte bolondresen laguntzarekin. Orotara 1800 bunker daude Nafar Pirinioan eta hauen inguruan ere zenbait ibilbide (13 zehazki) egin izan dituzte hauen inguruko historia azaleratzeko.
Proiektua gaur goizean aurkeztu da Orbaizetako Olan eta bertan izan da Ana Ollo lehendakariordea eta adierazpen hauek egin ditu.
Proiektuaren informazioa bere webgunean: Hormigoizko muga ibilbideak
Ana Olloren adierazpenak
Bertan ere izan da proiektuko zuzendaria den Josemi Gaston zeina gure deia jaso eta proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigun.
Josemi Gaston Irati Irratian