Herrietan mobilizazioak deitu ditu Gernika Palestinarekin ekimenak Genozidioa eten dadin

Israelen erasoaldia hasi zenetik Gernikan Palestinarekiko elkartasuna adierazteko jarri zen Gernika Palestinarekin ekimen herritarra martxan. Ezkeroztik keinuak ez ezik ekimenak ere antolatu ditu ekimen honek eta ikusita zer nolako egoera bizi den Palestinan urriaren 21erako mobilizatzeko deia luzatu dute. Urtebete darama Israelek palestinarrekiko genozidioa burutzen, NBEk eta froga grafikoek hala adierazten baitute genozidio baten aurrean gaudela. Denbora honetan 43000 palestinar erail ditu estatu sionistak gizartearen begien aurrean, horien artean atzokoan salatu zuten bezala Gernika Palestinarekin ekimenarekin elkarlanean aritutako Mahasen Al-Khatib artista gaztea.

Hau guztiaz aritu gara ekimeneko bozeramailea den Ibon Meñika Orue-Etxeberria lagunarekin.

Pirinioetako deialdiak arratsaldeko 19:00tan Burgin, Otsagabian eta Ariben.

 

 

 

 

Ibon Meñika Orue-Etxeberria Irati Irratian

Rio Irati y sus gentes abestiko bideoa:

Iruzkindu