Kantuzaharrak oinarri egitarau oparoa izanen da larunbata honetan Bizkarretan

Elutseder elkarteak bertako hainbat elkarte eta lagunen babesarekin egitarau oparoa prestatu du larunbata honetarako Kantu-Zaharren berreskurapena ardatz hartuta. Urteak daramazkite ondarea berreskuratzen Elutsederreko lagunak eta aukera hau sortu zitzaienean buru-belarri sartu ziren ideia garatzera. Proiektuak sinergia desberdinak batu ditu azkenean eta egitarau majo bat izanen da larunbata honetan Bizkarretan. Kantuzaharrak ez ezik Aurizberriko ingurutxoak ere izanen du protagonismoa larunbateko ekinaldian. Hau guztiaz luze eta zabal aritu gara Elutseder elkarteko Manuela Presto lagunarekin.

 

 

 

Manuela Presto Irati Irratian

Iruzkindu