Udazkenarekin batera heldu da Errigoraren saskien kanpaina Agerreko uzta euskarari puzka lemapean. Aurten 11. urtea da ekinbidea martxan dela eta hiru saski desberdin eskatzeko aukera izanen dugu, gorria , berdea eta beltza. Nobedade moduan eskaera egitean Errigorak ekoitzitako karta jolas bat ere eska dezakegu, jakinda etekinen %25a Ager eskualdean euskara sustatzeko erabiliko dela. Honen inguruan solastu gara Errigorako Aintzane Aristegi lagunarekin.
Eskaera egiteko : Errigora saskiak
Aintzane Aristegi Irati Irratian
