Unai Laso izan dugu 2024ko Lau t´erdiko txapelketa errepasatzen

Igande arratsaldea Bizkaia Arena frontoia beteta, 2024ko Lau t´erdiko txapelketako finalean Unai Laso eta Peio Etxeberria. Peiok abiatu zuen finala 5 tantutako aldea hartuz eta gerora mantenduz. Hor pasa zituen Unaik momenturik zailenak baina bere botilero eta laguna den Jon Mariezkurrenak partiduan sartzen lagundu zion eta nola gainera. Behin berdinketa lortuta hasi zen Unai bere jokoa askatzen, nahiz eta nekea nabaria zitzaien bi pelotariei. Apurka-apurka kartoian gora joan zen azkenengo 22-19 erdiesteraino.

Hala ere finala honetara heltzeko bidea ez da xamurra izan. Lesio batetik etorria edo behintzat osatze bidean bere jarduna hasi zuen. Tinko sakean eta partidak irabaziz egin zuen aurrera. Finalerdietan ozta-ozta sailkatu eta Altuna III zuen aurkari, bertan sakearen indarraz aise irabazi ziola.

Gaur Unai berarekin izan gara txapelketa errepasatzen, finala nola bizi izan zuen, emozioak, mamuak,… eta noski baita zoriondu ere lortutako txapelagatik. Asteburu honetan eskuz binakakoa abiatuko du Iztueta atzelari lanetan izan duelarik Larrazabal eta Mariezkurrenaren aurka.

 

 

Unai Laso Irati Irratian

Iruzkindu