Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratira bisita eta Unai Laso pilotariarekin solasaldia

Ikasturte honetan azkenengo aldiz joan gara Xorroxin irratira Julen Zelaietaren ahotsetik bertako azken berriak jasotzera. Ondoren, Bizkarretako txapeldun handia izan dugu irratiko uhinetan, Unai Laso alegia, berarekin errepasatu ditugu eskuz banakako txapelketa eta herrian egindako omenaldia. Izenburua: Ekainaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Unai Laso bikain ari da 4 eta 1/2ko txapelketan eta Irati irratira gonbidatu dugu

Elezkano eta Artolaren kontrako partidak irabazi eta gero Irati irratian gurekin mintzatu da Unai Laso Bizkarretako pilotaria. Pozik dago egindako lanarekin, bere buruarekin pozik eta partida hauetan erakutsitako konfidantzarekin. Berdin aritu nahi du hurrengo larunbatean Joseba Ezkurdiaren kontra ere. Unai Laso Irati irratian.