Lengoai Eszeniko Berrien jaialdia kolokan Nafar Gobernuaren erantzun eza dela eta

Aurreko ikasturtean Agoitzera Lengoai Eszeniko Berriak delako jaialdiak mapan kokatu zuen herria. Bertan 30 ekimenetik gora egin zituzten kanpotik ekarrita baina bertako iniziatiba kulturalak aintzat harturik. Horrek arrakasta itzela ekarri zion jaialdiari, beraiek zituzten aurreikuspenak 3 bider gaindituz. Bigarren jaialdia antolatzen dabiltzan honetan, Nafar Gobernuaren Kultur kontseilaritzarekin jarri ziren harremanetan euren ekarpena egin zezan, hala ere ez dute erantzunik jaso. Horrek kolokan jarri du jaialdia beraren gauzatzea. Hau honela egoera azaltzeko LEB jaialdiko antolatzailea den Asier Andueza izan dugu gaur gurean.

 

 

Asier Andueza Irati Irratian

Iruzkindu