Deialdia auzipetuek egin badute ere 140 elkarte, kolektibo, sindikatu eta alderdien babesa jaso dute eta mobilizazio nazionala deitu dute “Lurraren defentsan, kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu!” lemapean. Aroztegia Lekaroz herrian egin izan nahi den luxuzko proiektu urbanistikoa da zeina 2003an du bere jatorria. Bertan, hotela, golf zelaia eta unifamiliarrak eraikitzea aurreikusten zuten eta lur horiek interes pribatuen mesedetan ezarri. Hau dela eta Baztango zenbait herritarrek proiektuaren kontra aritu izan dira, baita bertako administrazioak ere. Galdeketa zenbait egin izan dira zeinetan gehiengoak proiektuaren aurka agertu den eta horrek eraman zuen Nafar Gobernua UGEPa bezala hartzera, hau da baztandarrei euren erabakitze ahalmena kentzera. 2021ean inolako baimenik gabe makinak sartu ziren proiektuaren lehen pausuak ematera eta hori dela eta zenbait herritarrek akanpada egin zuten makinen aitzinean txikizioa geratzeko. Honek 7 pertsonei salaketa eta epaiketa ekarri die zeinetan osotara 20 urteko espetxe zigor eskaera eta 56000€-ko isuna eskatzen zaien. Proiektuaz, salaketaz eta oro har gaiak izan duenaz aritu gara auzipetutako Gorka Laurnagarekin.
Gorka Laurnaga Irati Irratian
Atxikimendua jaso eta mobilizazio deialdiaren prentsaurrekoa (Ahotsa.info)