Euskara zerbitzuak lagunduta gazteendako robotika tailerrak abuztuan

Aeiozu elkarteak bultzatuta eta Euskara Zerbitzuek babestuta Lego Robotika tailerrak euskaraz antolatu dira abuztuan zehar Piriniotan. Aeiozu elkarteak teknologia berriak jendartera gerturatzea du helburu eta hori da tailerra hauekin lortu nahi duena, robotika hemengo gazteei gerturatzea. Honen berri eman digu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak.

 

Robotika tailerren datak:

  • Aribe: Abuztuak 3-7
  • Otsagabia: Abuztuak 10-14
  • Izaba: Abuztuak 24-28
  • Aurizberri-Espinal: Abuztuaren 29tik Irailaren 26ra bitarteko larunbatetan

Izen ematea : Robotika tailerrak

  

Idoia Zabaltza Irati Irratian

Iruzkindu