Bi hilabetez izan dira euren liburuak irakurtzen Agoitz eta Aurizberriko irakurle taldeetan. Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza lagunarek gidatutako saioetan Eneko Barberenaren Suak Erreko Ez Balu eta Eneko Bidegainen Bichta Eder liburuak landu dituzte, biak eleberri beltzak, urtarrilari Ilbeltza deitzen baitzaio zenbait euskalkietan aprobetxatuz. Saioen inguruan aritu gara Mikelekin.
Oraindik hurrengo saioetara animatzeko aukera duzue, animatu nahi izanez gero hemen dituzue datozen saioak:
– Otsailaren 24ean Agoitzeko Euskararen etxean, 18:00etan Karmele Jaioren Maitasun Kapitalak
– Otsailaren 25ean Aurizberriko Liburutegiko sabaian 18:30tan Nerea Baldaren Azpimarrak
Mikel Albisu Iriarte Irati Irratian