Historian zehar toki askotan jolastu izan da pilotekin, hala ere ohitura hori bereganatu eta nortasunaren zati bilakatzeraino soilik hemen gertatu da, Euskal Herrian eta batez ere Nafarroan. XVIII. mendean heldu zen gutxi gora behera pilota gurera eta ezkeroztik ezinbesteko gizarte topagune bilakatu. Honen ikerketa eta ondarearen jasoketaz arduratzen da Napike (Nafarroako Pilota Jokoen Elkartea) eta Agoitzera datoz hitzaldi eta erakusketa bat eskainiz. Hitzaldia, Xabier Martinez Alava elkarteko lehendakariak emanen du, ostirala honetan (otsailaren 14an) 19:00tan. Erakusketa aldiz, otsailaren 14tik 28ra egonen da irekita. Hau aitzakitzat hartuta Xabier Martinez Alavarekin izan gara gaurkoan.
Informazio gehiago : Napikeren webgunea
Xabier Martinez Alava Irati Irratian
![](https://i0.wp.com/iratiirratia.eus/wp-content/uploads/2025/02/NapikeOts1428.jpg?resize=640%2C800)