Garraldako Eskolan ospatutako Auñamendiko Eskole 4. topaketetan izan gara

Erro, Aurizberri, Auritz, Luzaide eta Garraldako eskoletako ikasleak batu izan dira Auñamendiko 4. eskola topaketetan Garraldan. Herrian zehar zenbait tailer eta bizipen eduki dituzte. Mineralak, eskulturak, argazkilaritza, herri kirolak, sukaldaritza, abeltzaintza,… goiz dibertigarri bat oso. Irati irratia ere gonbidatu gaituzte beren-beregi jardunaldia jarraitzera eta gainera bi kazetariren beharrezko laguntza izan dugu, Eider eta Haritza.

Gonzaloren etxean hasi gara argazkiaz eta musikaz solasean. Horren ondotik, Etxabarrengoara jo dugu Josurekin egotera sukaldaritza tailerra ematen ari baitzen. Ondoren txondorrera bidean topatu ditugu Maialen, Begoña eta Juan Mari eta ezin izan dute ihes egin gure bi lagunen galderei. Hortikan, plaza aldera jo dugu, herri kiroletan zeudenak ikuskatzera eta bertan izan gara Franekin herri kirolaren istorio labur bat kontatu digularik. Indarra hartzeko eskolara itzuli gara eta aurreko topaketetako mezua irakurri eta Pirinioetako AEKa izan da omendua eta aurten mezu sekretua idazteko ardura izan duena, zeinak ederki asko azaldu digun Izaskunek. Hau amaituta ikasle, irakasle eta eskolako langileak galdekatzen jarri gara amaiera borobila emanez gure jardunari.

 

 

 

Auñamendiko Eskola Topaketak Irati Irratian

Bukatzeko Eskola Txikiak kantuaren dantza ere egin dugu:

Iruzkindu